Egur-ziza zola zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza zola zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaGymnopilus
Espeziea Gymnopilus penetrans
Murrill, 1912

Egur-ziza zola zuria (Gymnopilus penetrans) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mingotsegia. Zerbait toxikoa ere bai, ondorio emetiko eta purgatzaileekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 8 cm arteko diametrokoa, ez da haragitsua, hori-urreztatu kolorekoa, lehoi kolorekoa edo gorrixka, batzuetan ilunagoa erdian eta horixka ertzean. Luparekin ikusita gainazala zuntzezkoa da.

Orriak: Estu, Itsatsiak, hori argi kolorekoak, ondoren hori-lehoi kolorekoak eta amaieran hori-herdoil kolorekoak.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa, oinarrian pixka bat zurixka.

Haragia: Mehea, zurixka edo horiz edo lehoi kolorez tindatua. Usain ahula du, pixka bat iodoaren antzekoa eta zapore oso mingotsa.[2]

Etimologia: Gymnopilus hitza “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Penetrans epitetoa latinetik dator, intsinuatu egiten dela, sarkorra, esan nahi duen "Penetrans" hitzetik. Substratuan txertatzen delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan, mingostasunagatik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gymnopilus sapineus delakoarekin: Pholiota txikiekin eta Galerina marginata espeziarekin (hilgarria), eraztundun espezie txikia eta kapela oso higrofanoa duena, oina luzetarako zuntz txiki zuriz estalita du, eta haragiak irin usain handia du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, koniferoen motzondoetan eta adarretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Jamaika, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Europa, kanariar uharteak, Errusia, Japonia, Himalaiako mendikatea eta Brasil.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 439 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 360 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 111 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 480 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Gymnopilus penetrans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]