Agaricus impudicus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus impudicus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus impudicus
Pilát, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus impudicus.

Agaricus impudicus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Hanka bota egin behar da, murtxikatzeko zaila, ahosabaian latza eta usain desatseginekoa delako. Haragia jangarria da, baina bigarren mailakoa Agaricus perretxikoen artean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran erdi-esferikoa, gero ganbila; kolore arreko azala, ezkata zentrokide samarretan apurtzen dena, diskoan izan ezik; ertzak errezelaren hondakinak izan ditzake.

Orriak: Estu, hasieran arrosa zurbil kolorekoak, azkenean arre-beltzaxkak. Ertz esterila eta zurixka.

Hanka: Liraina, zurixka, eraztun zabal batekin; oinarri erraboilduna, sarritan sustrai antzekoak ditu, nabariagoak edo ez hain agerikoak.

Haragia: Zuria, apur bat arrosa besterik ez oinean.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus sylvaticus delakoarekin, honen haragiak, ebakitzean lehenik gorri-laranja kolorea hartzen du, eta berehala gorri-odol kolorekoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, konifera basoetan. Ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko, Txile, Europa, Kanariak, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 329 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 312 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. Agaricus impudicus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]