Ardagai sendo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai sendoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPhellinus
Espeziea Phellinus robustus

Ardagai sendoa (Phellinus robustus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragia zurezkoa, oso gogorra, ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 25 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularra edo apatx itxurakoa, atxikitze-oinarri oso zabalarekin. Goiko aldeak ildoak zabal izan ohi ditu, hasieran belusduna, ondoren ilegabea eta sarritan pitzatua. Gaztaina-okre kolorea du edo gris-gaztaina kolorea, eta ertza lodia eta hori-lehoi kolorekoa izaten du.

Himenioa: Tutu geruzatuak, hori-lehoi kolorekoak. Poro biribilak, oso txikiak, gaztetan kanela-hori kolorekoak, gero arrexkak bihurtzen dira.

Haragia: Bilbea gogorra du, haritsua, zurezkoa, hori-lehoi kolorekoa edo arre-lehoi kolorekoa, tutuak baino iluntxoagoa.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitata eta ezaugarri espezifikoak kontuan hartzen badira, zaila da beste espezie batekin nahastea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan aurki daiteke. Hostozabaletan hasten da, batez ere haritzetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 617 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]