Armillaria ostoyae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armillaria ostoyae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaArmillaria
Espeziea Armillaria ostoyae
Herink, 1973
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Armillaria ostoyae Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bota oina eta kendu egositako ura. Gordinik edo gutxi eginda, sindrome toxikoak eragin ditzake, beraz ez da gomendatzen biltzea, nolanahi ere, hornigai edo gisatuetarako baino ez da baliozkotzat jotzen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 cm artekoa, ganbila, titi apur batekin, ertza biribildua, apendikulatua eta zahartzean apur bat ildaskatua, azala bereizgarria, ezkata piramidal tente eta iraunkorrez estalia, arre kolorekoa edo arre gorrixka, erdian ilunagoa.

Orriak: Estu, desberdinak, Itsatsi-dekurrenteak, zuriak, arre-gorrixkaz zikintzen dira. Ertza osorik eta espora-jalkina zuria.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 12 x 2 cm-koa zilindrikoa, pixka bat klabiformea, kotoi-itxurako gainazal zuriarekin, ezkata arreekin. Eraztuna kotoikara eta mintzezko artekoa, azpi aldea ezkata arreekin.

Haragia: Ez oso lodia, zuria, gorrixka samarra, usain fungikoa du eta zapore gozoa, narritagarria luzaro murtxikatu ondoren.[2]

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator "arkulla" hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armillaria generoko espezien jangarritasuna oso polemikoa izan da, intoxikazio eta intolerantzia kasuak ezagutzen direlako. Duela gutxi egindako ikerketen arabera, badirudi intoxikazioak eragiten dituzten espezieak hostozabalen enborretan hazten direnak direla, eta koniferoen enborretan bildutakoak arriskurik gabe jan daitezkeela.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armillaria mellea delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen adarretan eta motzondoetan, ale gutxiko talde sortakatuetan. Batzuetan hostogalkorretan ere bai.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Koreako penintsula, Japonia.[5]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 221 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 248 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Armillaria ostoyae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]