Sare purpura hiltzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare purpura hiltzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius purpureus

Sare purpura hiltzailea (Cortinarius purpureus edo Cortinarius phoeniceus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome orellanikoa, sortzeko arriskua du. Tindagaiak egiteko balio du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai-itxurakoa, titidun konikoa, ondoren ganbila erdian titi batekin, eta, azkenean, zabaldu egiten da, batzuetan erdian hondoratua. Lehorra eta fibrilosoa da eta gorri-lehoi kolorekoa da edo marroi-gorrixka.

Orriak: Eskotatu-itsatsiak, estu samar, gorri-odol kolorekoak, gero okre-herdoil kolorekoak bihurtzen dira.

Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Motz samarra da, hori kolorekoa apur bat urre kolorekoa goiko aldean eta gorrixka behealdean. Fibrila gorrixkak eraztun itxuran darama, geroago marroi bihurtzen dira. Purpura koloreko gortina dute ale gazteek.

Haragia: Mehea, lehoi-purpura kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, grekotik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Phoeniceus epitetoa latinetik dator, purpura kolorekoa, esan nahi duen, "phoeniceus" hitzetik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, pozoitsu hilgarritzat hartzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dermocybe semisanguinea delakoarekin, honek arre-oliba koloreko kapela du. Dermocybe sanguinea espeziearekin, honek kolore gorri iluna du. Dermocybe cinnabarina perretxikoarekin ere bai, hau ere gorria da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, nagusiki urkien azpian egoten da, baina hostozabalen eta koniferoen baso nahasietan ere agertzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 230 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 199 or. ISBN 84-282-0540-X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]