Ezko mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko mingotsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe mucronella
P.Karst., 1879

Ezko mingotsa (Hygrocybe mucronella edo Hygrocybe reai) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa edo konikoa, gero ganbila, ertza krenulatu samarra eta gardentasunagatik ildaskatua. Eguraldi hezean azala pixka bat likatsua, higrofanoa, leuna, gorri-eskarlata kolorekoa, laranja koloreraino koloregabetzen da eta ertza horixkagoa du.

Orriak: Zabal, desberdinak, Itsatsiak, koska batez dekurrenteak, gorri-laranja koloretik gorri-laranja kolorera doaz, ertza osoa eta argiagoa dute. Espora-jalkin zuria.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko lodierakoa, barnehutsa, sarritan okertua eta bihurria, gaztetan pixka bat likatsua, leuna, distiratsua, askotan, erreflexu desberdineko eremu horizontalekin, gorri-laranja kolorekoa, eremuka horiraino koloregabetuta.

Haragia: Oso mehea, laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, antzemanezineko usaina du eta zapore mikatz samarra.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Reai epitetoa pertsona izen batetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke, baina ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus miniatus, Hygrophorus quietus eta Hygrophorus turundus delakoekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, belardietan eta basoetako eremu belartsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 207 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 347 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]