Esneki zonadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneki zonaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius zonarius
Fr., 1838
Banaketa mapa

Esneki zonaduna (Lactarius zonarius) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Baliteke toxikoa ez izatea, baina bere zapore minak eta mingotsak, janezina egiten dute. Literaturak dioenez, behin baino gehiagotan egosten bada eta erabilitako ura bota, mingostasuna desagertu egiten da. Lan handia da eta emaitza ez da ziurra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero laua erdian hondoratua, ilaunduna, zurixka, hori-okrea, okre zurbila, eta maizago marroi laranja kolorekoa, gainerakoa baino kolore ilunagoz ikusten diren gune zentrokideekin; ertza laranja kolorekoa eta lobulatua.

Orriak: Dekurrente samarrak. Hori zurixka kolorekoak edo okre argikoak, batzuetan izokin koloreko erreflexu arin-arinekin.

Horri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Hasieran zuria, berehala okre zurbila. Zilindrikoa, oinarrian mehetua, gainazal leunekoa, batzuetan zulotxo horixkekin. Zahartzean barrua hustu egiten zaio.

Haragia: Zuria, aireak ukitzean kolore arrosak hartzen ditu eta arbel kolorekoa edo grisaxka zenbait orduren barruan. Azalaren azpia gune zirkular zentrokideak ditu. Lodia eta trinkoa. Fruta garratzen usain ahula du. Esne zuria, kolorez aldatzen ez dena, ugari eta oso mina.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius acerrimus delakoarekin, honek kolore argiagoak ditu. Lactarius zonarioides espeziearekin, honek mendi garaietako koniferetan irteten du. Lactarius insulsus delakoarekin, honek, orrietan, okre-haragi-zikin kolorea hartzen du azkar, kapela argiagoa du, haragia gutxi aldatzen da kolorez, oin gorrixka eta oinarria horixka. Lactarius evosmus delakoarekin, honek kapela zurixkagoa du eta udare egosien usaina.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean baso mistoetan eta txilardietan, pagadietan eta Picea excelsa espezieko koniferetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 523 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 416 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 82 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 205 or. ISBN 84-282-0666-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]