Leccinum quercinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum quercinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum quercinum
Pilát, 1974
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leccinum quercinum Boletaceae familiako onddoa da.[1] Usain nabarigaitza dauka eta zapore suabea. Jateko nahiko ona, baldin eta ale gazteen kapelak bakarrik biltzen badira, zahartzean harrotu egiten da eta testura galtzen du. Kozinatzean haragiak beltzeko joera du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 20 (25) cm bitarteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta bukaeran zabaldu egiten da; kolore gorria du, gorri-laranja kolorea, eta koloregabetu egiten da zahartzean. Gainazal opakua eta belusduna du.

Tutuak: Luzeak, zurixkak, gero grisaxka.

Poroak: Biribilak, zurixkak, gris argi kolorekoak zahartzean.

Hanka: Sendoa, gogorra, luzea, zilindrikoa; zuria, arre-laranja kolorera laster pasatzen diren ezkatatxoekin, luzetarako lerroak osatuz.

Haragia: Hasieran gogorra eta sendoa, gero biguna eta mehea, batez ere ertzerantz; zuria, aireak ukitzean gorri-arrosa kolorea edo gorri-ardo kolorea hartzen du eta gero gris urdinxka. Oinekoa gogorra eta haritsua, da, eta airearekin kontaktuan jartzean, kapela bezala kolorez aldatzen da, oinarria batzuetan urdin-berdexkaz tindatua egoten da.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona, baina ez oso preziatua, haragia egosten belztu egiten delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leccinum rufum delakoarekin, honek beste habitat bat du; Makalen azpian hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, talde txikietan hostozabalen basoetan, batez ere hariztietan, pagadietan eta gaztainondoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Suitza, Austria, Eslovenia, Hungaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 86 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 174 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 606 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]