Egur-ziza bikain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza bikaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaGymnopilus
Espeziea Gymnopilus junonius
P.D.Orton, 1960
Banaketa mapa
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Egur-ziza bikainak motzondoan.
Egur-ziza bikaina azpitik ikusita.

Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honek batzuetan, aparteko neurriak hartzen ditu.

Sinonimoak: Gymnopilus spectabilis (Fr.) Sing., Pholiota Spectabilis (Fr.) Guillet, Pholiota Aurea Queél.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 12 (15) cm. arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, batzuetan titi apur batekin; hori kolore ederrekoa edo hori-gorrixkakoa; gainazal zuntz-duna edo xerloduna, baina ezkata sendorik gabe, benetako Pholiota-tan bezala.

Orriak: Ez estu, eskotatuak, okre-hori kolore ederrekoak, edo hori bizikoak, esporak heltzen direnean marroi-azafrai kolorekoak. Igurtziz arre-gorrixka kolorea hartzen dute.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 8-12 (15) x 1-3 (4) cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, sendoa, horia, arre-gorrixka oinarrian. Eraztuna mintzezkoa eta ondo garatua, horia, gero herdoil kolorekoa.

Haragia: Lodia, irmoa, zurixka edo horixka, igurtziz marroi kolorea hartzen du; usain atsegina du eta zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Gymnopilus hitza, “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du, eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Junonius epitetoak Saturnoren alaba Juno jainkosa erromatarra aipatzen du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozoitsua ez den arren, bere haragia , oso mingotsa da, eta horrek janezina bihurtzen du. Mozkortu ere egiten du.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau, bere generoko beste batzuetatik bereizten da, bere kapela ezkatarik gabea delako, eta bere tamaina handiagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren azkenean eta udazkenean. Sahats, makal eta pinuen enborretan edo adar-lodietan agertzen da, gehienetan taldeka. Nahasezina.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 438 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 248 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 360 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 113 or. ISBN 84-282-0541-X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]