Sare hiltzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare hiltzailea
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Cortinariaceae
Generoa: Cortinarius
Espeziea: Cortinarius orellanus
(Fr. 1838
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Umbonate cap icon.svg 
gero titi-formakoa
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Adnate gills icon2.svg 
edo adnatua da
Cortina stipe icon.png 
hankak gortina dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Hazard T.svg 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sare hiltzailea edo kortinario hiltzaile gorria (Cortinarius orellanus) kortinarioen familiako perretxiko hilgarria da. Bere ezaugarriak oso arruntak direnez, identifikatzeko zaila izaten da eta pozoitzeak eragiteko aukera handitu egiten da. Gainerako kortinarioek bezala, gortina edo errezela daukate gaztetan txapelaren eta hankaren artean, baina galdu egiten dute partzialki edo erabat ale zaharragoetan.

Abizena amerindiarrek aurpegia margotzeko erabiltzen zuten orella substantzia gorritik datorkio.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelak 3 eta 10 zentimetro inguruko diametroa dauka. Hasieran ganbila da eta gero zapala, baina ia beti titidun formakoa. Marroi kolorekoa da, hasieran gorriagoa eta gero laranjaxka.

Orri zabalak dauzka, adnatuak, bakanak, laranja kolorekoak edo marroiak.

Hanka haritsua dauka, txapela baino pixka bat argiagoa eta oinarrian estuagoa. Gortina horixka da, denborarekin desagertzen dena.

Espora marroiak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, hostoerorkorren basoetan (gehien bat harizti eta pagadietan), lurzoru azidoetan. Ez omen da oso arrunta gure artean, baina badirudi Europa aldean gehiago agertzen dela.

Ez da erraza espezie jangarri arruntenekin nahastea, baina kontuz ibili behar da kortinario jangarriak biltzeko ohitura edukiz gero.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hau hilgarria da. Saguetan dosi hilgarria 2 gramo kilogramokoa dela behatu da, eta beraz, gizaki heldu bat 100-150 gramo janda hil daiteke. Bere konposatu toxiko nagusia orellanina da. Toxikotasun handiaz gain, heriotza eragiteko arrazoi nagusietakoa sortasun luzea da: lehen sintomak ez dira agertzen perretxikoa jan eta 2-3 egun igaro arte, eta zenbaitetan 3 aste ondoren ere ager daitezke.

Sare hilgarriak sindrome orellanikoa deritzona eragiten du. Lehen sintomak gripearen antzekoak dira (goragalea, urdaileko mina, buruko mina, etab.). Gero giltzurrunak huts egiten du (egarri handia, txizalarria, mina giltzurrunen inguruan), eta azkenerako txiza egiteko ahalmena galtzen da eta giltzurrunen hutsegite orokorra gertatzen da. Azkenean heriotza etortzen da. Ez dago antidotorik orellanina pozoitzearen aurka, baina zenbait kasutan ospitaleratze goiztiarrak heriotza galarazi eta kalte larriak arindu ditzake.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]