Katilu xixkudun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katilu xixkuduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza vesiculosa
Bull., 1790

Katilu xixkuduna (Peziza vesiculosa) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Asko egosten bada eta egositako ura kentzen bada kontsumi daiteke. Identifikaziora hurbil gaitezke, baina ziur egoteko, azterketa mikroskopikoa ezinbestekoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 5 eta 10 cm bitarteko diametroko errezeptakulua, hasieran globo itxurakoa eta barnehutsa, gero goialdetik apurtzen da, zulo biribil edo luzanga bat egiten zaio, kaliz bat bezala irekitzen da, zabaldu gabe. Ertz irregular urratu eta koskadunekin. Barneko alde himeniala, okre antzekoa edo marroi argi kolorekoa da eta kanpoko aldea: zurixka, furfurazeoa, matea eta zahartzean okre antzeko kolorekoa.

Hanka: Oro har, sesila da, baina batzuetan hanka labur bat izan dezake.[2]

Haragia: Mehea 1-2 mm-ko lodierakoa, krema zurbil kolorekoa. Zehatzezineko usain eta zaporea du.

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Vesiculosa epitetoa berriz latinetik dator, anpulu txikiekin, esan nahi duen "Vesiculosa" hitzetik. Bere apainduragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peziza varia eta Peziza domiciliana delakoekin. Hala ere, azterketa mikroskopikoak zalantzak argituko dizkigu, biek espora txikiagoak dituzte.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, lastoa eta simaurra nahastuta dagoen lekuetan eta baita simaurra eta lurra nahastuta dagoen lekuetan ere.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Txile, Argentina, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 751 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 548 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 669 or. ISBN 84-282-0540-6X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]