Lanperna ilun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lanperna ilun
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Generoa: Amanita
Espeziea: Amanita spissa
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.png 
jangarria da
Diamond-caution.svg 
baina ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lanperna iluna (Amanita spissa) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea, oso erraz nahas baitaiteke oso pozoitsua den Amanita pantherina espeziearekin.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanperna ilunaren txapelak 6 eta 15 cm arteko diametroa dauka. Hasieran hemisferikoa da, gero ganbila eta azkenean lauagoa. Kolore gris arrexka edo marroi argikoa da eta gainean bolbaren hondar zuri-grisak, ezkata antzekoak dauzka. Ertz leunekoa da. Orri zuri eta zabalak, estutuak, askeak eta txapelaren ertzetik hurbil borobilak dauzka.

Hanka altua dauka (8-12 cm-koa), sendoa. Oinarrian erraboil potoloa dauka, arbi formakoa. Kolore grisaxka dauka, eta ezkatatsua da eraztunetik oinarriraino. Eraztun zuri iraunkorra dauka, txapeletik hurbil, zabala eta ildokatua. Bolba ez da oso nabarmena.

Mami tinko eta trinkoa dauka, zuri kolorekoa. Esporak zuriak dira, oboideak edo eliptikoak, amiloideak, leunak eta gardenak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda hasieratik urriraino agertzen da. Arrunta da haritz eta pagoen basoetan, baina koniferoetan ere agertzen da. Askotan talde txikiak sortzen ditu.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps important.svg Jangarria da, baina oso erraz nahasten da Amanita pantherina espezie pozoitsuarekin. Azken honek ez dauka arbi formako erraboila, ezta eraztun ildokatu eta zabala ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]