Belarri landu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belarri landu
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Pleurotaceae
Generoa: Pleurotus
Espeziea: Pleurotus ostreatus
(Jacq.) P. Kumm. 1871
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Offset cap icon.svg 
txapel okertua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Belarri landua (Pleurotus ostreatus) merkataritzarako hazten den perretxiko jangarria da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai latinezko izena bai izen arrunta fruitu-gorputzaren formatik sortu dira. Latinezko pleurotus ("saiheska") hitzak, hankak txapelarekiko duen zeharkako hazkuntza adierazten du. Euskaraz "belarri" hitzak perretxiko honen belarri itxura adierazten du.

Belarri landua gehien bilatzen den perretxikoetako bat da. Horrez gain, etxean ere lantzen da modu komertzialean, batez ere lasto gainean. Askotan eduki ohi duen anis usaina bentzaldehidoaren presentziagatik da[1].

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko honen txapela 5 eta 15 zentimetro arteko diametrokoa da. Kolorez aldakorra da: gris argia, gris ilun urdinxkara edo gris arrexka izan daiteke. Oskol formakoa da, ertz mehe eta kiribilekoa. Azalera leun eta distiratsua dauka. Orri zurixkak dauzka, meheak eta estutuak, oso dekurrenteak.

Hankak 1-3 cm dauzka luzeran eta 1-2 lodieran. Betea da, eszentrikoa edo albokoa. Batzuetan mizelio-geruza zuria izaten du gainean.

Haragi zurixka eta trinkoa dauka, usain eta zapore gozokoa.

Espora zuri, eliptiko eta leunak dauzka, 8-11X3-4 mikrakoak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian hasi eta udazkeneraino ageri da, zuhaitz hostoerorkorren zuraren gainean txertatuta. Sarritan talde teilakatu eta estuetan sortzen da.

Bestalde, belarri landua nolabait haragijalea den perretxiko bakanetakoa da. Bere mizelioak nematodoak hil eta liseritu ditzake. Itxura batean, nitrogenoa eskuratzeko modu bat da.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau asko landu eta saltzen da dendetan.

Belarri landuak estatinak ekoizten ditu. Zenbait ikerketaren arabera, %0,4 eta %2,7 arteko estatina-kantitatea daukate pisu lehorreko. Laborategian animaliekin egindako esperimentuetan ikusi denez, dietan belarri landua sartuz gero kolesterola jaitsi egin daiteke baldintza jakin batzuen pean.

Espezie honek arabitol-kantitate txikiak ekoizten ditu. Arabitolak urdaileko arazoak sortu ahal dizkie pertsona batzuei. Arabitola xylitolaren, manitolaren eta sorbitolaren antzeko alkohola da; konposatu hauek oso erabiliak dira janariaren gehigarri gisa eta libragarri modura joka dezakete zenbait pertsonengan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belarri landu Aldatu lotura Wikidatan