Motzondo-belarri leun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motzondo-belarri leuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPanus
Espeziea Panus conchatus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Motzondo-belarri leuna (Panus conchatus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi zaila eta zapore desatsegina du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Goitik ahurra da, ertza izurtua, inkurbatua eta lobulatua. Gaztetan kolore lila edo bioleta du eta zahartzean lehoi kolorekoa edo arrexka. Gainazala leuna eta ilegabea.

Orriak: Estu, estuak, meheak eta dekurrenteak. Perretxikoa gaztea denean, krema kolorekoak dira tonu biolazeoekin, ondoren zahartuaz okre antzeko kolorea hartzen duten.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Alboan, laburra, zaila, belusduna, kolore arre-morea du, zahartuaz zurbilduaz joaten da.

Haragia: Tinkoa, larrukara edo elastikoa, zurixka; normalean fruta usainekoa, nahiz eta batzuetan errefaua gogorarazten duen.[2]

Etimologia: Panus terminoa latinetik dator, eta tumorea, hantura, esan nahi du. Conchatus epitetoa ere latinetik dator, "concha" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panus rudis delakoarekin, baina honek kapelan ile tenteak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Enbor hiletan eta hostozabalen adarretan hazten da, batez ere Fagus, Populus eta Betula zuhaitzetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Australia, Papuasia, India, Japonia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 28 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 478 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]