Gibelgorri geraniousain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelgorri geraniousaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula pseudointegra

Gibelgorri geraniousaina (Russula pseudointegra) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate gutxiko jangarria, haragi mingotsa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran ia globo itxurakoa, gero ganbila, amaieran zabaldua eta gingilduna, gorria edo gorri-eskarlata kolorekoa, eta arrosaz koloregabetzeko joera du. Azala zati batean bereiz daiteke, denbora hezean likatsu samarra.

Orriak: Berdinak, atxikiak, estu samar, hasieran zurixkak, azkenean esporen okre zurbilez tindatuak.

Hanka: 4 - 8 x 2 - 3 cm-koa, ia zilindrikoa, betea, irmoa, kolore zurixkakoa, zahartzean griserako joera du.

Haragia: Lodia, gogorra, zuria, gorrixka azalaren azpian. Zapore engainagarria du, hasieran ona, eta handik gutxira mingotsa edo garratza. Batzuentzat fruta usaina gogorarazten du, beste batzuentzat geranio usaina.

Erreakzio kimikoak: guiaco: ez du erreakzionatzen edo oso gutxi; sulfato ferroso: gris-arrosa; fenol: arre-txokolate kolorea; amoniaco: ez du erreakzionatzen.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarriak: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Pseudointegra epitetoa Russula integra espeziaren antzekoa delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan haragiaren zapore garratzagatik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso erraza da kapela gorriko eta oin zurixkako beste Russula batzuekin nahastea. Russula amarissima, Russula lepida eta Russula rubra delakoekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udatik udazkenera, lur heze edo lohitsuetan, hostozabalen hosto hilen artean. Oso ohikoa da haritzetan, pagoetan eta intxaurrondoetan, buztinezko eta silizezko lurretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Japonia eta Kentucky.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 492 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 394 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0541-6X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]