Kolibia marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolibia marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus fusipes
Gray, 1821

Kolibia marroia (Gymnopus fusipes) Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Ale gazteen kapelak bakarrik jaten dira, ireki baino lehen, gero, gogorra, astuna eta toxikoa ere bada.

Sinonimoa: Collybia fusipes.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero zabaldu egiten da, askotan itxuragabea, irregularra. Azal leuna, ilegabea, batzuetan hondoratua, gorrixka-lehoi kolorekoa edo gamuza kolorekoa ilunagoa edo argiagoa.

Orriak: Itsatsiak, zabalak, zabal. Hasieran, kolore zurixkakoak edo zurbilak, gero arre-gorrixkaz zikinduak.

Hanka: Gogorra, zaila, lehenik betea, gero barnehutsa, ardatzaren formakoa, sustrai itxurako luzapen batez bukatuz; askotan belusatua, sakonki ildaskatua, kolore arre-gorrixka edo purpurakoa, argiagoa goialdean.

Haragia: Gogorra, elastikoa, larrukara, mehea, erresistentea, ez da erraz usteltzen.[2]

Etimologia: Collybia terminoa antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Fusipes epitetoa latinetik dator, "fusipes" hitzetik, ardatz itxurako oina esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Perretxiko gogor eta larrukara bat da, digestio arazoak eragin ditzakeena. Probatu nahi izanez gero, ale oso gazteen kapelak bakarrik kontsumitu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea. Antzeko ezaugarriak dituen Collybia filamentosa delakoarekin nahas daiteke, baina oinaren oinarria lodituta du eta konifera basoetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa udan, taldeka edo sortatan, hostoerorkorren enborren oinean, batez ere hariztietan, pagadietan eta gaztainondoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 233 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 252 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 263 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 298 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]