Lepiota magnispora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota magnispora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota magnispora
Murrill, 1912

Lepiota magnispora (Lepiota ventriosospora) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste Lepiota txiki guztiak bezala, toxikoa dela susmatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Koniko-kanpai formakoa, erpinean biribildua, gero zabaldu egiten da, baina inoiz guztiz ireki gabe. Okre koloreko ezkaten gainean dekorazio horia du ezaugarri. Erdian leuna da, marroi-okre kolorekoa. Ertza lihazki antzeko batez estalia dago.

Orriak: Libreak, zuriak, nahiko estu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Kapelarekin konparatuta luzanga. Horixka-okre zurbil kolorekoa eta bilo antzeko batez estalia, horixka beheko aldean. Zilindrikoa, baina ez zuzena, eraztun oso iheskorra.

Haragia: Zurixka, samurra, zapore gozo samarra du eta usaina ez du atsegina.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Ventriosospora epitetoa latinetik dator, sabela esan nahi duen "venter" hitzetik eta "spora" hitzetik. Esporen formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota txiki guztiak bezala susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota clypeolaria delakoarekin, honek errezel zurixka-marroixka kolorekoa du, ez horixka. Lepiota hetieri ere oso antzekoa da, honek kolore zuriagoa du eta oso modu ikusgarrian apaindua dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda bukaeratik udazkenera, koniferoen basoetan. [4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Mexiko, Europa, Islandia, Errusia, Txina, Taiwan, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 346 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 409 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Lepiota magnispora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]