Esneki laranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneki laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius aurantiacus
Gray, 1821
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki laranja (Lactarius aurantiacus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm. arteko diametrokoa, bola formakoa, gero ganbila eta titi kamuts eta zabalarekin. Bere ertz mehea hasieran makurtua eta gero zuzena eta uhindua. Azala laranja edo laranja-gorrixka da, ez dago zonatua eta bazterrak argiagoak ditu.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, krema kolorekoak, gero laranjara pasatzen direnak, orban gorrixkekin eta esporetako hauts zurixkarekin.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea eta bihurgunetsua, meheagoa oinarrian eta goian, liraina, laster hutsik, laranja kolorekoa, kapelaren antzekoa eta pruina zuri-grisaxka batekin. Erraz hausten da klarionsa balitz bezala.

Haragia: Krema kolorekoa orban arrosekin eta samurra. Usain nabarmenik gabea eta zapore mingotsekoa.

Esne zuria eta ugari eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero oso mingotsa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Aurantiacus berriz laranja koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra. Bere zapore minagatik ez du balio jateko.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius mitissimus bezalako kapela laranjadun beste Lactarius batzuekin, batez ere hosto-erorkorretan ateratzen delako eta zapore gozoa edo apur bat garratzagatik bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien pinudietan ateratzen da, baina baita hostoerorkorren basoetan ere, hala nola haritz, pago, eta abarretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika eta Errusia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 151 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 423 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 531 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]