Negrilla ziza horikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Negrilla ziza horikorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma scalpturatum
Quél., 1872

Negrilla ziza horikorra (Tricholoma scalpturatum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da titi batekin, arre-grisaxka kolorekoa, zuntzak ditu azalean, ezkata txiki arre kolorekoz estalia, erdian ilunagoak.

Orriak: Nahiko estu, eskotatuak, hasieran zuriak, zahartzean horiz zikintzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko luzerakoa eta 0,6 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, zuria, errezel himenialaren hondar iheskorrekin.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuria, irinaren usain eta zaporea du.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Scalpturatum epitetoa latinetik dator, puskatua esan nahi duen "scalpturatum" hitzetik. Areoletan hautsitako kapelagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma terreum delakoarekin, baina honek ez du irin usainik, ez zaporerik, eta bere orriak ez dira horiz zikintzen zahartzean. Tricholoma pardinum toxikoa, mamitsuagoa da eta tamaina handiagora iristen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 201 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 301 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 300 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 154 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]