Inozibe zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inozibe zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe geophylla
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
titi-formako txapela
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Inozibe zuria (Inocybe geophylla) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Efektu azkarreko sindrome muskarinikoa eragiten du (gehienez ere 4 ordu). Sabeleko min handiak, beherakoak, goragalea, okadak, logura, bertigoa, antsietatea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa eta titi nabariarekin. Ertza zertxobait kamutsa, kurbatutik laura, krenulatua eta kolore berekoa. Azal leuna, fibrilosoa eta lehorra, baina hezetasunarekin pixka bat likatsua, zuri-krema zurbil kolorekoa eta iluntxoagoa erdirantz.

Orriak: Estu, libreak, tartekatuta orritxoak; hasieran zurbilak, ondoren okre-antzekoa lila koloreko distirekin eta ertzak pixka bat flokonosoak eta zurbilagoak.

Hanka: Kapelaren kolorekoa, 3 - 6 x 0,2 - 0,4 cm-koa, zilindrikoa, zuzenetik bihurgunetsura, subbulbosoa, pruinaduna, eta errezela zurixkaren hondarrekin goialdean.

Haragia: Mehea, zurixkatik grisaxkara; espermatiko usainarekin eta belar zapore gozoarekin eta gero astringente samarra.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Geophilla hitza grezieratik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta orriak esan nahi duen "phillon" hitzetik. Lur koloreko orriengatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa. muskarina-dosi handi samarra du.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aldaera batzuekin nahas daiteke: Inocybe lutescens aldaerarekin, hori-laranja kolorekoa; Inocybe lilacina aldaerarekin, honek nabarmena du titi horixka kapela bioleta-lila baten gainean. Inocybe pudica delakoarekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean hazten da, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia, Madagaskar, Bolivia, Errusia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Turkmenistan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 354 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 241 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 237 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]