Ziza ubelska-puntadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza ubelska-puntaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma virgatum
P.Kumm., 1871

Ziza ubelska-puntaduna (Tricholoma virgatum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Toxikoa den susmoa dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, konikoa edo titi irten batekin, ertza irregularki biribilduta edo lobulatu samarra. Azala erradialki fibrilosoa, hasieran pixka bat zetaduna, gris-zilar kolorekoa, oro har argia eta distiratsua edo zuntz txiki beltzaxkez marratua, hondo gris-okre antzeko batean.

Orriak: Nahiko estu, ez oso zabalak, ertzerantz makurtuta eta zorrotzak, oso eskotatuak, ertz bihurri samarrarekin, beltzez punteatu gabe, oso zaharra denean izan ezik. Gris-horixka zurbil kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, gris-zurixka kolorekoa eta zertxobait haritsua.

Haragia: Haritsua oinean, zuria kapelan, pixka bat grisaxka azalaren azpian. Biltzerakoan usain fungiko arin bat du, gero pixka bat errefauarena; zapore mikatza, azkar akre zaporea hartzen du, baina Tricholoma sciodes delakoak baino mingostasun txikiagoarekin.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Virgatum epitetoa berriz latinetik dator, berga esan nahi duen "virga" hitzetik. Kapela apaintzen duten zuntzexkengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, mikatza, latza, pikantea eta digeritzen zaila delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma sciodes oso antzekoa da, eta ertza puntu beltzaxkez markatuta duelako bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, batez ere koniferoen basoetan aurkitzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 198 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 307 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 232 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 235 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]