Ziza belzkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza belzkorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum infumatum
Kühner, 1938

Ziza belzkorra (Lyophyllum infumatum) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Lehenengo ganbila, gero zabaldu egiten da, gutxi nabarmentzen den titi batekin, gris kolorekoa edo gris-arrexka kolorekoa, argitxoagoa edo iluntxoagoa. Eguraldi hezean azal lubrifikatua, lehorra eta distiratsua, zuntz txiki erradialekin eguraldi lehorrean..

Orriak: Ez oso estu, tartekatutako orritxo ugarirekin, itsatsiak edo pixka bat eskotatuak, zuri-grisaxka kolorekoak, igurtziz gero urdinez zikintzen dira eta azkenean beltzera pasatzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko luzerakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, betea, zuntzezkoa eta grisaxka kolorekoa.

Haragia: Itxia, elastikoa, zurixka, igurtziz belzten dena. Irinaren usaina eta zaporea ditu, baina ez oso nabarmena.[2]

Etimologia: Infumatum epitetoa latinetik dator, ke kolorearekin, esan nahi duen "Infumatus" hitzetik. Haragiak zikintzeko duen joeragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igurztean belzten diren beste Lyophyllum batzuekin. Azterketa mikroskopikoak argitu ditzake zalantzak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean nahiko arrunta, koniferoen eta hostozabalen azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 209 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 345 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 287 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]