Egur-ziza ezkatatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza ezkatatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota squarrosa
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
bizkarroia da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Egur-ziza ezkatatsua (Pholiota squarrosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Alkoholik edaten ez bada, gaztetan jan daiteke, baina ez da jateko gozoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, titi zabal batekin eta ertzak luzaroan biribilduta. Lehorra da eta ez da ikusgarria, horrek bereizten du aurivella eta adiposa espezietatik. Hondoko kolorea hori-arrosa da, eta ezkata marroiak ditu azalaren gainean. Ezkatak ugariagoak dira ertzetan erdigunean baino. Aurivella eta adiposa espezietan kontrakoa gertatzen da.

Orriak: Itsatsiak, estu, meheak, hori argi kolorekoak eta gero marroiak.

Hanka: Luzea eta oinarrira mehetua, zuri-horixka kolorekoa, kapelak dituen antzeko ezkatekin eta goialdean eraztun bat du. Ez da likatsua, adiposa espeziea berriz bai.

Haragia: Zaila, zuri-horixka kapelan eta ilunagoa oinean, usain eta zapore desatseginekoa, errefauarena.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Squarrosa epitetoa latinetik dator, ezkata nahasiak, esan nahi duen "squarrosa" hitzetik. Kapela eta oinean ezkatak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik, astun samarra ere bada.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota subesquarrosa delakoa, squarrosa espeziearen forma bat da, honek kapela horiagoa du, ezkata gutxiago eta argiagoak izaten ditu, eta koniferoen enborretan hazten da. Armillaria ostoyae perretxikoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean agertzen da, hostozabalen eta koniferoen zuhaitz bizietan edo hiletan, faszikuluak eratuz.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 247 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 346 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [. Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 105 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 486 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]