Scleroderma cepa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scleroderma cepa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaScleroderma
Espeziea Scleroderma cepa
Pers., 1801
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora purpura-beltzak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Scleroderma cepa Sclerodermataceae familiako perretxiko pozoitsua da.[1] Lurrean zanpatutako patata baten itxura du, ia oinik gabea, eta izar baten moduan irekitzen da. Toxikoa, genero honetako espezie guztiak bezala

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen bere ezaugarriak:[2]

Karpoforoa: 4 cm artekoa, ia esferikoa, hanka gabea, mizeliozko lokarri gabea, estaldura lodia, leuna, denbora lehorrean edo zahartzean zatikatua, kolore arre-okretik arre-laranjarakoa, ilunagoa edo argiagoa, heltzen denean goian irregularki irekitzen da, estaldura moztean zurixka da eta denbora batera kolore arre-laranja edo arre-gorrizta hartzen du.

Gleba: Kolore arre-biolazeoa edo biolazeoa du, heltzen denean beltz-biolazeoa. Usain ahulekoa. Esporen kolorea arre-biolazeo ilun-iluna.

Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko “sclera” hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta “derma” hitzetik, azala esan nahi du.

Scleroderma cepa

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okadak eta beherakoak eragin ditzake.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scleroderma verrucosum perretxikoarekin, oin oso garatua du eta kanpoko estalkia ez da hain lodia. Scleroderma areolatum perretxikoarekin, honek ere oina du, baina ez hain garatua. Scleroderma citrinum perretxikoarekin, hau da ohikoena eta ez dauka oinik, baina honen gainazala asko horitzen da igurtzita.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabalen eta koniferoen baso hareatsuetan, humus ugari dagoen lekuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika, Europa, Afrika, Errusia, Japonia, Filipinak, Himalaia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2001). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo, EDITORIAL PIRINEO, 614 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]