Karraspina ditare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karraspina ditarea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaVerpa
Espeziea Verpa digitaliformis
Pers., 1822

Karraspina ditarea (Verpa digitaliformis) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina babestea komeni da, urria delako eta interes zientifikoa duelako. Gainera haragi gutxi du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Zimurtsua, plisatua, titare edo txano moduan, oinaren goiko aldean sartua, zintzilik. 1,5 eta 3 cm bitarteko altuerakoa, batzuetan zabala bezain luzea; lehoi-okre kolore samarrekoa, kanpoko aldean zurixka eta grisaxka barruko aldean.

Himenioa: Ez du gelaxkarik, Morchella espeziekoak izaten dituzten bezala eta kapelaren kanpoaldeari dagokio.

Hanka: Luze samarra, 5 - 10 (15) cm-koa eta 1 - 1,5 (2) cm-ko lodierakoa, zilindrikoa, liraina, hauskorra, barnehutsa, muturretan mehetua. Zuri-horixka kolorekoa, zeharkako eraztunak osatzen dituzten ezkatatxoz estalia. Kapelaren diskoari goiko aldetik soldatuta.

Haragia: Mehea, biguna, hauskorra. Zapore gozoa du eta usain leuna.[2]

Etimologia: Verpa terminoa, zakila, esan nahi duen "vérpa" hitzetik dator, Karpoforoaren formagatik. Digitaliformis epitetoa latinetik dator, titare, esan nahi duen "digitalis" hitzetik. Kapela titare forman duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez mamitsua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verpa krombholzii txikiagoarekin, oin motzagoa du eta kapela ilunagoa. Verpa pusilla delakoarekin ere bai, honek kolore hori bizia du oinean, Verpa digitaliformis espeziearen miniatura polit bat da.[4]

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, karraspina ditarea desagertzeko arriskuan dauden onddoen Euskal Herriako-Kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilean eta maiatzean, basoko bideetan zehar, heskaietan eta lorategietan.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, karraspina ditarea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 723 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 544 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 659 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. a b Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]