Sarehori polit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarehori polita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius callochrous
Gray, 1821

Sarehori polita (Cortinarius calochrous) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Toxikoa izan daitekeela uste da.

Sinonimoak: Cortinarius haasii, Cortinarius callochrous.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Oso tamaina aldakorrekoa, 2 eta 8 cm bitarteko diametroarekin. Hasieran ganbila eta gero zabaldu egiten da, azal oso likatsua du, hori-limoi kolorekoa edo lehoi kolore bizikoa; gaztaroko orriekin kontraste ederra egiten du.

Orriak: Eskotatuak, nahiko estu, lila edo arrosa-lila kolorekoak eta gero marroi bihurtzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Laburra, fibrilosoa eta ildaskatua, zuri-horixka kolorekoa, tindu lilekin eta erraboil oso baztertuarekin, burletak darama, gortinaren hondakinak dira.

Haragia: Lodia, zuria, usain eta zapore seinalaturik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Calochrous epitetoa grekotik dator, ederra, esan nahi duen "calus" hitzetik eta azala esan nahi duen "chrus" hitzetik. Beraz, "kolore eder batekin".

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius purpurascens espeziearekin nahas daiteke, baina hau handiagoa da (5-15), azala arre-gorrixka kolorekoa edo gris-more kolorekoa du eta oina urdindu egiten zaio ebakitzean. Cortinarius ionochlorus delakoarekin ere bai, honek piperbeltz usaina du eta arteen azpian ateratzen da. Baita Cortinarius Largentii perretxikoarekin ere.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 223 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 424 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]