Kanfor-esneki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanfor-esnekia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius camphoratus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kanfor-esnekia (Lactarius camphoratus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria. Beste Lactarius batzuengandik bere usainagatik bereizten da. Normalean txikia da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, laster zabaldu egiten da, erdia apur bat hondoratu egiten zaio eta titi bat du, eta ertzak meheak ditu, hasieran makurtuak eta gero uzkurtuak. Azala marroi-gaztaina kolorekoa edo marroi-gorrixka du, erdian ilunagoa eta ertzetan argiagoa. Kolore biziagoko orbanak ditu.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, orritxoekin, meheak, ugari eta estu, kapelaren antzeko kolorekoak, baina argiagoak eta espora-hautsez estaliak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lehenengo betea eta gero hutsa, hauskorra, kapelaren antzeko kolorekoa, baina ilunagoa, pruinaduna eta orban ilunagoekin eta ardo kolorekoak oinarrian.

Haragia: Sendoa eta samurra, marroi-arrosatik gorri-ardo kolorekora, ilunagoa oinean, kokoaren edo txikoriaren usain handikoa eta zapore gozokoa edo apur bat mingotsa.

Esnea: Ugari, zuria eta ez da kolorez aldatzen, zapore gozokoa eta gero mingots samarra.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Camphoratus epitetoa berriz latinetik dator eta kanfor usaina duela esan nahi du. Bere usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Lactarius usaintsu bat Lactarius glyciosmus da, kolore argiagoa duena, grisaxka, eta latexak pikondo-hostoaren edo kokoaren usaina duena.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da, hostozabal eta koniferoen basoetan. Goroldioan ateratzen da sarri.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako mendikatea eta Brasil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 148 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 363 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]