Belarri orrihori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belarri orrihoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaPhyllotopsis
Espeziea Phyllotopsis nidulans
Singer, 1936

Belarri orrihoria (Phyllotopsis nidulans) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumorako egokia, toxikoa den susmoa ere badago eta haragi biguna eta harroaz gain, usain desatsegina duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Kopa edo inbutu itxurakoa, tomentosoa. Ile tenteekin eta kolore hori bizikoa, Karpoforoaren gainerakoa bezala.

Orriak: Meheak, estu, irregularrak, dekurrenteak, horixkak edo laranja kolorekoak, ilunagoak edo argiagoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ez du oinik edo oso motza da, Eszentrikoa, tomentosoa.

Haragia: Horia, mehea, muzilagoduna edo larrukara eta usain desatseginekoa.[2]

Etimologia: Nidulans epitetoa latinetik dator eta habia esan nahi du. Ale gazteek izaten duten formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko txarra.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paxillus panuoides delakoarekin nahas daiteke, baina hau gaztetan ez da zuria inoiz eta ez du laranja koloreko tonurik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berantiarra da, Udazkenetik udaberrira, koniferoen adarretan edo egurretan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioko eskualde epelak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 356 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 120 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]