Pago-azal ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pago-azal ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaChondrostereum
Espeziea Chondrostereum purpureum
Pouzar, 1959

Pago-azal ubela (Chondrostereum purpureum edo Stereum purpureum) Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, okela larrukara du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 eta 3 cm artean, erresupinatua, goiko ertza hutsik, goiko aldea itsatsi gabe, uhindua eta zurbila, ertz biribilduko edo erdizirkularreko kapelutxo edo bisera irtenak eratuz, elkargunean edo inbrikatuak. Goiko aldea iletsua eta purpura kolorekoa.

Himenioa: Leuna, hasieran purpura kolorekoa eta zahartzaroan grisaxka.

Haragia: larrukara, mehea, 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa, marroi-purpura kolorea du kapelaren tomentuaren azpian.[2]

Pago-azal ubelak1
Pago-azal ubelak2

Etimologia: Chondrostereum terminoa grekotik dator, kartilago esan nahi duen "chondrós" hitzetik eta solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen, "stereum" "stereós" hitzetik. Bere sendotasunagatik. Purpureum epitetoa berriz latinetik dator, purpura, gorri bizia, esan nahi duen "purpureum" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stereum generoaren antzekoa da. Trichaptum abietinum delakoak himenioan poroak ditu (ez leuna)[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, behar adina hezetasun badago, enbor eta adar hiletan: Pinus, Betula, Quercus, Crataegus, Fagus, Aesculus, etab.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa, batez ere klima-zona epeletan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 585 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 573 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 434 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]