Pinotxa-kolibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinotxa-kolibia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaBaeospora
Espeziea Baeospora myosura
Singer, 1938

Pinotxa-kolibia (Baeospora myosura edo Collybia conigena) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi eta zaporegabea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, fina, lehenik ganbila, gero zabaldu egiten da; matea, okre argi kolorekoa, baina arre-haragi kolorera irits daitekeena.

Orriak: Oso estu, estuak, hasieran zurixkak, ondoren krema kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa. Zurruna, zaila, luzanga, kapela, lurperatuta egon ohi den pinaburuaren gainetik altxatuz. Pruinaduna goialdean, oinarrian sustrai antzeko bat duela. Kapelaren koloreko erreflexuekin, belus fin batekin.

Haragia: Fina, biguna, zuria. Usaingabea.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia conigena delakoarekin, honek kapela lehoi-horixka-okre antzeko kolorekoa du eta 15 cm arteko luzerako oina eta udaberrikoa da. Baita Collybia esculenta delakoarekin ere, hau izeien pinaburuetan ateratzen da eta handiagoa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Oso ohikoa da Pinus sylvestris pinuaren pinaburuetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Txile.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 282 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 265 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]