Neguko onddo-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neguko onddo-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLentinus
Espeziea Lentinus brumalis
Zmitr., 2010

Neguko onddo-ardagaia (Lentinus brumalis edo Polyporus brumalis) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragi gogorra eta larrukara du. Egurrean usteldura zuria sortzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, ertza beherantz izurtua, erdian hondoratua, gero laua, mehea, larrukara. Arre-grisaxka kolorekoa edo horixka. Azala bereizgarria.

Tutuak: Laburrak, dekurrenteak, zuriak, ondoren horixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Poroak: Txikiak, biribilak, zuriak, ondoren horixkak.

Hanka: Mehea, gogorra, erdian edo eszentrikoa, ilaundun samarra, gero pixka bat ezkatatsua, gris-marroixka kolorekoa edo horixka, kapela baino argiagoa.

Haragia: Zuria, gogorra, oso larrukara. Ia usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, Ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Brumalis epitetoa berriz latinetik dator, negukoa esan nahi duen "Brumalis" hitzetik. Neguan agertzen delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jatekoa, oso haragi larrukara duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polyporus arcularius delakoarekin, baina honek poro handiagoak eta poligonalak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan eta udaberrian, urriagoa udan eta udazkenean. Zuhaitz desberdinen enbor hiletan eta eroritako adarretan (Artea, pagoa, sahatsa, etab.). Oso ugaria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 631 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 131 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 484 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]