Atzapar koral-zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atzapar koral-zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAuriscalpiaceae
GeneroaArtomyces
Espeziea Artomyces pyxidatus
Jülich, 1982
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Atzapar koral-zuria (Artomyces pyxidatus, sinonimoa: Ramaria pixidata) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pixka bat libragarria izan daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 7 eta 14 cm arteko altuera, korala bezala hazten da, argimutil itxurako adar ugarirekin, modu berezi eta bereizgarrian amaitzen dira, sardexka gisa. Kolore zurixkakoa hasieran, gero hori-krema kolorekoa eta azkenean arre-gorrixka argia.

Haragia: Zurixka, zaila, sendoa, usain ahulekoa eta zapore min samarrekoa.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixka bat libragarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria stricta delakoarekin, hau ere egur hiletan bizi da, eta muturrak punta antzean amaitzen zaizkio. Ramaria abietina espeziarekin, zeinen adarrak bizpahiru hortz motzekin amaitzen baitira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean, usteltzen ari den egurrean agertzen da, Abies, Pinus, Fagus, Populus eta Salix zuhaitzen enborretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa kontinentala, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 123 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 563 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 458 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 430 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]