Mukiziza hori-berdeska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukiziza hori-berdeska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaLeotiales
FamiliaLeotiaceae
GeneroaLeotia
Espeziea Leotia lubrica
Pers., 1794

Mukiziza hori-berdeska (Leotia lubrica) Leotiaceae familiako onddo bat da.[1] Kontsumitzeko likatsuegia da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 cm inguruko diametroa duen masa erdiesferiko baten forma hartzen du, ertza barrurantz duela. Hori-oliba kolorekoa. Gelatinakara.

Orriak: Ez ditu.

Hanka: Zilindriko samarra, 3 eta 5 cm bitarteko luzerakoa eta 5 mm inguruko lodierakoa, fistulosoa. Hori kolorekoa eta kapela bezala gelatinakara.

Haragia: Kanpoaldearen kolore berekoa, baina zertxobait zurbilagoa.[2]

Etimologia: Leotia terminoa grekotik dator eta leuna, leundua, esan nahi du. Lubrica epitetoa berriz latinetik dator, likatsua esan nahi duen "lubricus" hitzetik. Onddoaren biskositateagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotia atrovirens delakoarekin, antzeko ezaugarriak ditu, baina urdin-berdexka kolorea. Mitrula paludosa espeziearekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda bukaeratik, baina udazkenean maizago ikusten da. Eguraldi euritsuan, basoetan eta larreetan, banandutako ale multzotan aurkezten da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako mendialdeko eremua, Japonia, Errusia, Zeelanda Berria, Australia, Txile, Erdialdeko Amerika, Kolonbia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 786 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 530 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 569 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 82 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]