Urbeltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txantiloi:Mikomorfotaula infotaulaNola sortu mikomorfotaula bat
Urbeltza
Ezaugarriak:
Gills icon.png 
orriak himenioan
Conical cap icon.svg 
kono-formako txapela
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Black spore print icon.png 
espora beltzak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.png 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Coprinus comatus
Coprinus comatus 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Azpifiluma: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Azpiklasea: Agaricomycetidae
Ordena: Agaricales
Familia: Coprinaceae
Generoa: Coprinus
Espeziea: Coprinus comatus
(O.F. Müll.) Persoon

Urbeltza (Coprinus comatus) perretxiko jangarri bat da.

Eduki-taula

[aldatu] Morfologia

Urbeltza oso erraz identifikatzen da: hasieran bere txapelak hanka osoa estaltzen du. Lehenengo zuria eta leuna da, baina gero ezkatak sortzen zaizkio. Orriak hasieran zuriak dira, gero arrosa kolorea hartzen hasten dira txapelaren muturretik erdialderantz, eta azkenean erabat belzten dira.

Txapela 6-12 cm luze eta 2-5 cm zabal da. Hasieran arrautza formakoa da, gero kanpai altu eta estu gisako forma hartzen du, eta azkenean ertza zabaldu egiten zaio. Azalera zuria eta ezkatasua dauka, eta gailurrean kolore horixkagoa izan ohi du.

Hanka zuria dauka, txapeletik erraz samar bana daitekeena, argala, zuntzezkoa eta hutsa. Eraztuna dauka, txikia eta estua, oso erraz askatzen dena.

Haragia mehea da, hasieran zuria, gero arrosa eta azkenean beltza. Ez dauka usain berezirik.

Espora beltzak dauzka, eliptikoak eta leunak.

[aldatu] Ekologia

Espezie hau oso arrunta da udazkenean, nahiz eta udaberritik gehiago ager daitekeen. Larreetan, lorategietan, bide ertzetan... agertzen da.

[aldatu] Gastronomia

Perretxiko jangarri ona da, baina soilik ale gazteak jan behar dira, oraindik zuriak direnak.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak