Amanita excelsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita valida» orritik birbideratua)
Amanita excelsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita excelsa
Bertill., 1866
Mikologia
 
orriak himenioan
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Amanita excelsa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Amanita valida, Amanita spissa var. excelsa, Amanita spissa var. valida.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran ganbila, gero zabaldua forma erregularrarekin, arre-horixka kolorekoa, leuna, likatsu samarra, errezel zuriaren hondarrekin, nahiko bananduak, ez oso iraunkorrak.

Orriak: Ez oso estu, orritxo ugarirekin, zabalak, libreak, zuriak arrexkarako joerarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, betea, gero barrubetea eta barnehutsa, zuria, ezkata zurixka batzuekin apaindua.

Haragia: Zuria arrexkarako joerarekin. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazkoa. Ziurrenik jangarria, spissa taldeko Amanita guztiak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso aldakorra den Amanita spissa taldean dago, autore batzuek spissa-tik bereizi egiten dute eta beste batzuentzat espezie bereko bi forma dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, izei gorrietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Hegoafrika, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 166 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 13 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Amanita excelsa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]