Anthracobia maurilabra
Anthracobia maurilabra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Anthracobia |
Espeziea | Anthracobia maurilabra Boud., 1907 |
Anthracobia maurilabra Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri gisa ez du balio, txikia da eta haragi gutxi du.
Sinonimoak: Humaria maurilabra, Peziza maurilabra.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, zertxobait izurtua beste ale batzuk estutzen dutenean.
Himenioa: Hasieran, horixka oso zurbil kolorekoa, gero hori-okre antzeko kolorekoa; kanpoko aldea, ile arre koloreko oso laburrez estalia, ertzean nabariagoak.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Es du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anthracobia melaloma delakoarekin nahas daiteke, hau askoz ohikoagoa da, gure inguruan behintzat, laranja kolorekoa da eta ileak ez ditu hain ilunak
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Martxotik azarora. Ez da oso ohikoa, talde ugari osatuz, su hondarretan agertzen da.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Australia.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 768 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Datuak: Q10413363