Boletus calopus var. pachypus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus calopus var. pachypus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus calopus var. pachypus
[[|]]

Boletus calopus var. pachypus Boletaceae familiako onddoa da.[1] Ez da kontsumitzen, mingostasun handia duelako.

Sinonimoa: Boletus albidus var. eupachypus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calopodes atala. Aldaera hau Boletus calopus eta Boletus albidus edo Boletus radicans-en artekotzat hartzen da. Bere ezaugarria da 1) kapelak horixka baino okre kolore gehiago du (calopus zuria eta gaztaina kolore argia. Albidus, zuria gaztetan eta okrea zahartzean). 2) Hanka, okre koloreko hondoaren gainean erretikulu arin batekin, inoiz ez gorria (calopus horia goian eta gorria behean. Albidus-ek erretikulu txikia, ez gorria, goian). Habitata (ikusi). Hirurak oso mingotsak dira.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus satanas delakoak, poroak guztiz gorriak ditu eta oina sabelduna.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Mediterraneoko basoetan, artadietan. artelatzetan, erkametzetan, 800 metroko garaieratik behera (calopus, iparraldeko, mendebaldeko, erdialdeko hostozabaletan, hariztietan eta pagadietan. Albidus, pagadietan, lizardietan eta artadietan, klima atlantikoan ez mediterraneokotan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Espainia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. 395 ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Boletus calopus var. pachypus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]