Cheilymenia fimicola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheilymenia fimicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaCheilymenia
Espeziea Cheilymenia fimicola
Dennis, 1978

Cheilymenia fimicola Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta kalitate gastronomiko eskasekoa.

Sinonimoa: Cheilymenia coprinaria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 mm bitarteko diametrokoa; hasieran konkaboa, gero laua disko formakoa,

Himenioa: Laranja kolorekoa; kanpoko aldea pixka bat argiagoa, hori laranja kolorekoa, ile arrexkaz estalia, nabarmenago ertzean.

Haragia: Urria, biguna hori-laranja kolorekoa, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheilymenia stercorea delakoarekin nahas daiteke, hau ere maiz simaurretan agertzen dena, eta karpoforoaren oinarrian ileak izar forman dituelako bereizten da. Cheilymenia crucipila espeziearekin ere bai, honek ere ile izartuak ditu, baina lurrean ateratzen da, inoiz ez simaurretan.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan oso ugaria simaurretan, normalean behienean.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 765 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Aranzadi, zientzia elkartea.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]