Leccinum versipelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum versipelle
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum versipelle
Snell, 1944
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leccinum versipelle Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Sinonimoak: Boletus testaceoscabrum, Trachipus testaceo-scabrum, Boletus rufescens, Leccinum testaceoscabrum, Boletus versipellis var. rufescens, Krombholzia aurantiaca f. rufescens, Leccinum aurantiacum, Krombholziella rufescens, Leccinum floccopus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa eta gero zabaldu samarra. Hori laranja bizi samarreko kolorekoa, uniformea. Ertza batzuetan laranja kolore gehiagorekin.

Tutuak: Luzeak, oinak eutsita. Zuri zikin kolorekoak edo grisaxkak.

Poroak: Txiki samarrak, biribilak. Grisak edo gris-oliba antzeko kolorekoak.

Hanka: 10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Luzea, oinarrira loditua, ia sabelduna. Hondo zimur zuri baten gainean ezkata beltzez estalia.

Haragia: Zuria, urdinez edo gorriz tindatzen da denean, trinkoa. Usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Testaceo-scabrum epitetoa latinetik dator, terrakota, adreilu esan nahi duen “testaceus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan Boletus rufus delakoarekin nahasten da, oso antzekoak dira.

Sasoi eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Urkien azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Mongolia, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 388 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 545 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Leccinum versipelle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]