Morchella costata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morchella costata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella costata
Pers., 1801

Morchella costata Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Koniko argia, oinarrian 3 edo 4 cm inguruko zabalerako eta 5 edo 6 cm inguruko garaierakoa, marroi-grisaxka kolorekoa, purpura edo oliba koloreko tonuekin. Guztiz barnehutsa da eta goialdea kamutsa du, ez puntazorrotza. Bertikalki saihets beltz nahiko nabarmenekin estalia, beste batzuekin gurutzatuta albeoloak osatuz.

Himenioa: Albeoloen barruko eremua estaltzen du, kanpoko saihetsak antzuak dira.

Hanka: Arrosa kolorekoa, furfurazeo samarra, barnehutsa eta zilindrikoa.

Haragia: Hauskorra, fruta usain atseginarekin eta zapore leunarekin.[2]

Etimologia: Morchella terminoa “morchel” hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Costata epitetoa berriz latinetik dator, saihetsekin esan nahi duen, “costatus” hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere generoko beste espezieen antzeko kalitatekoa, horregatik oso ondo egosi edo lehortu egin behar da, gordinik toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morchella conica delakoarekin erlazionatuta dago, eta hankan tonu arrosak dituelako bereizten da. Denboraren poderioz biak belztu egiten dira, baina ez Morchella elata bezain azkar, hau ere erlazionatuta dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian. Urria. Koniferoen basoetako soilguneetan hazten da, baita ibaiertzeko zuhaitzen azpian ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Hego Korea.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 471 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi,. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Morchella costata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]