Mycena vulgaris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena vulgaris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena vulgaris
P.Kumm., 1871

Mycena vulgaris Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, usain txarra eta haragi gutxi duelako.

Sinonimoak: Agaricus vulgaris, Prunulus vulgaris.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, 2 cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik laura, heldu ondoren ertz ildaskatuak. Azal zurixka edo arre-grisaxka, erraz erortzen den geruza likatsu batez estalia, gel-testura hartzeko joerarekin. Hankak eta orrien ertzak ere gel-testura hartzen dute, baina lupa batekin behatu behar da.

Orriak: Dekurrente samarrak, zabal, sabeldunak, zuri-gris kolorekoak.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa, oso mehea, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Urria, irin zaharraren usainarekin.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa. Vulgaris epitetoa ere latinetik dator, arrunta, esan ahi duen "vulgaris" hitzetik. Maiztasunez agertzen delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena geesterani delakoak esporetan desberdintasun nabarmenak ditu. Mycena clavicularis eta Mycena rorida espezieek ez dute gel-testura hartzen.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen basoetako azikulen artean. Iparraldeko mendietan (Kantabriar mendikatea, Pirinioak).[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Peru, Islandia, Europa, Turkia, Errusia, Kaukasia, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 239 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Mycena vulgaris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]