Belarri zuri-gozo
Belarri zuri-gozoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Panellus |
Espeziea | Panellus mitis Singer, 1936 |
Belarri zuri-gozoa (Panellus mitis) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da kozinatzeko erabili, oso txikia delako eta okela larrukara duelako.
Sinonimoa: Urosporellina mitis.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, maskor, mihi edo giltzurrun itxura izaten du. Zurixka edo krema kolorekoa, pruina zuriago batez estalia. Azala bereizgarria du, ertza, bihurria eta inkurbatua.
Orriak: Estu samar, lodiak, estuak, oso dekurrenteak eta ondo mugatuak oinaren inguruan; zuriak edo krema zurbil kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Eszentrikoa, laburra edo errudimentarioa, oinarrirantz mehetua, zuria eta maluta ezkatatsu txikiz estalia.
Haragia: Urria, zuria eta zaila, zapore gozokoa,[2]
Etimologia: Panellus terminoa, tumorea, hantura esan nahi duen "panus" hitzaren txikigarritik dator, eta ireki, zabaldu esan nahi duen latinezko "pando" hitzetik. Mitis epitetoak, leuna, biguna, gozoa, samurra, haragiaren zaporeagatik du.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria, larrukara delako.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panellus stipticus delakoarekin nahas liteke, baina honek kolore, arre-okre-horixka du eta zapore garratza.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean eta neguan oso ohikoa, koniferoen enbor eta adar hiletan, hainbat aleko multzoetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 246 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 421 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 356 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..