Peziza arvernensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peziza arvernensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza arvernensis

Peziza arvernensis Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Sinonimoa: Peziza sylvestris, Aleuria amplissima.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Oinik gabeko errezeptakulua edo pixka bat pendunkulatua. 2 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kopa forma izaten du, gero ireki egiten da, modu irregularrean ondulatua eta tolestua. Barnealdea kolore aldakorrekoa da, okre argitik arre ilunera doana; kanpoko aldea okre antzeko kolorekoa da, hezetasuna galtzean zurixkara pasatzen da, eta furfurazeo itxura hartzen du.

Haragia: Hauskorra, bere generoko espezie gehienak bezala, okre kolore argikoa, ia ez du usainik eta zapore oso leuna du.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peziza cerea delakoarekin nahas daiteke, honen kanpoko aldea argiagoa da. Peziza varia eta Peziza repanda espeziekin ere bai

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan; bakarrik edo multzoak osatuz lurzoru aberatsetan, pagoen basoetan. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Hawaii, Txile, Europa, Errusia, Japonia, India, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guía fotográfica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 743 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]