Picipes badius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polyporus badius» orritik birbideratua)
Picipes badius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPicipes
Espeziea Picipes badius

Picipes badius Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, gogorra eta zapore txarrekoa delako. Usteldura zuria sortzen du.

Sinonimoak: Polyporus picipes, Polyporus nigripes, Polyporus badius.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, mehea, kopa itxuran, ertza izurtua, lehoi kolorekoa, arrexka edo gaztaina kolorekoa, ilunagoa erdirantz. Azal leuna, satinatua, distiratsua, eguraldi hezean ia likatsua.

Tutuak: Zurixkak, laburrak, oso dekurrenteak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Biribilak edo obalatuak, hasieran zurixkak, gero krema kolorekoak.

Hanka: Gehienetan laburra, 2 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, Eszentriko edo alboan, zilindrikoa, kurbatua, elastikoa, betea. Batzuetan, zenbait ale oinarrian soldatuta jaiotzen dira. Arre-marroixka kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, belusduna behealdean.

Haragia: Mehea, zaila, elastikoa, zurixka edo zuri-krema kolorekoa. Zapore mikatz samarra eta garratza du eta Scleroderma generokoen usaina.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Badius epitetoak, hori-gaztaina koloretik gorrixkara doan kolorekoa, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Gogorra eta zapore txarrekoa delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polyporus varius delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa da eta okre kolore argikoa eta oina ongi mugatutako bi eremutan banatua du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, hainbat hostozabalen, motzondo, enbor zahar edo adar hiletan: pagoak, haritzak, sahatsak eta abar.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia, Zeelanda Berria, India, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Erdialdeko Asia, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Kaukasia, Filipinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 633 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]