Reticularia lycoperdon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reticularia lycoperdon / Enteridium lycoperdon
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaLiceales
FamiliaEnteridiidae
GeneroaEnteridium
Espeziea Enteridium lycoperdon
Farr, 1976

Reticularia lycoperdon edota Enteridium lycoperdon izenez ere ezaguna, Enteridiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Sinonimoak: Reticularia argenta, Reticularia umbrina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioa: Etalio moduan, 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Hasietan zuri-argentifero kolorekoa, bere azalean dituen kaltzio-gatzen metaketengatik; gero, azala desagertzean arre-beltzaxka bihurtzen da, espora masa kanpoan geratzen da, Lycoperdon baten bezala (hortik datorkio izena) orridun erretikulu "capilicio" batek atxikita, kasu honetan "pseudocapilicio" batek, ez baita benetako sarea.[2]

Etimologia: Reticularia terminoa "reticulum" hitzetik dator, gainazalaren bi herenetan esporak dituelako. Lycoperdon epitetoa grekotik dator, otso esan nahi duen "lycos" hitzetik eta uzker, esan nahi duen "perdon" hitzetik. Birrindutzean esporak jariatzen dituelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia nahastezina. Arinki ikusten bada, plasmodio egoeran, fuligo batekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apiriletik azarora batez ere. Hildako zuretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie kosmopolita da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 836 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]