Tricholoma sciodes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma sciodes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma sciodes
C.Martin, 1919

Tricholoma sciodes Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate organoleptiko txikiko haragia du. Toxikoa den susmoa ere badago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa; hasieran konikoa, gero zabaldu egiten da, titi nabari eta puntazorrotzarekin; gris argitik gris ilunera doan kolorekoa erreflexu berdexka samarrekin; azala satinatua bezalakoa, leun samarra, itsatsitako zuntz txiki erradialez apaindua eta gehienetan ezkatarik gabe.

Orriak: Zuri grisaxkak, lila samar koloreko tonuekin eta beti ertza puntu belzkara batzuez markatuta, ale gazteetan ere nabariak baitira.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,3 cm bitarteko lodierakoa, liraina, ezkatatsua ez, leuna, zurixkatik zuri grisaxka oso arinera doan kolorekoa.

Haragia: Lurkara usain desatseginekoa eta zapore akre-mikatzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma virgatum delakoarekin, batez ere, honek, orrien ertzetan puntu beltzik ez duelako bereizten da (kolorerik gabeko zelula marjinalak). Tricholoma bresadolanum espeziearekin ere bai, honek kapela ezkatatsua du, ganbila, inoiz ez konikoa; oin grisaxka, motzagoa, zabala, ez biluzik eta orrien ertza beltzez inguratua.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean oso ohikoa, koniferoen eta hostozabalen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 197 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 236 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 301 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]