Xerocomus badiorufus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerocomus badiorufus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomus
Espeziea Xerocomus badiorufus
Bon, 1970

Xerocomus badiorufus Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Sinonimoa: Boletus badiorufus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Handia, 12 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Globo itxurakoa, belusatua eta uher kolorekoa gorri-purpuraz tindatua, ertza oso bereizgarria den azpildura zuri batez apaindua.

Tutuak: Laburrak eta dekurrenteak eta oinaren goialdean erretikulu faltsu bat osatzen dute, xehetasun hau ere bereizgarria da.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Hori-grisaxka kolorekoak eta ukitzean pixka bat urdindu egiten dira eta gero grisak bihurtzen dira.

Hanka: Luzea, pixka bat puztua, ertza sustrai antzekoarekin eta lurrean sakon sartuta. Oso haritsua da, hori-oliba kolorekoa puntutxo marroiekin eta erretikulu motz bat darama goialdean.

Haragia: Itxia eta zurixka eta aireak ukitzean pixka bat urdindu egiten da. Kapelaren azalaren azpian hori-laranja kolorekoa da eta gris-iluna oinaren oinarrian.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona da eta larbek gutxitan erasotzen diote.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren forma, bere azpildura zurixka, tutu dekurrenteak, oineko erretikulu faltsua eta lurrean sakon sartuta egoteak espezie hau erraz sailkatzeko balio duten xehetasunak dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilardietan eta baso mistoetan hazten da, bakarrik edo bi bizpahiru aleko taldetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Erresuma Batua, Suitza, Eslovenia, Austria.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 383 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Xerocomus badiorufus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]