Adardun (onddo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adarduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavulinopsis
Espeziea Clavulinopsis corniculata
Corner, 1950

Adarduna (Clavulinopsis corniculata) Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan liteke, baina haragia mikatza du, kalitate txikikoa.

Sinonimoak: Clavaria corniculata, Clavaria muscoides, Ramaria echinata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zaila, hori-arrautza kolorekoa, urre kolorekoa edo laranja kolorekoa, enbor mehekoa eta lirainekoa, urkilatutako adartxoekin. Nahiko likatsua, adar formako gorputz-adar batzuekin. Fruktifikazioak zuhaixka forma dute, muturretan zenbait adarkatze izaten dituzte, oreinen adarren antza izaten dute.

Haragia: Horixka, elastikoa, zaila, irinaren usainarekin eta zapore mingots samarrarekin.[2]

Etimologia: Clavulinopsis terminoa, "clava"-ren txikigarritik dator, garrote txikia, esan nahi duen "clavulina" hitzetik eta itxura, antzekoa, esan nahi duen grekozko "ópsis" hitzetik. “Clavulina” baten antzekoa. Corniculata epitetoa "cornus" adarraren txikigarritik dator "corniculus" hitzetik. Adar txikiak, adar formakoak, punten formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan balio gutxi duen jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biskositatea kontuan hartuz gero eta gainera lurrean hazten dela, ez dugu nahastuko koniferoen motzondo usteletan hasten den Calocera viscosa-rekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean, zuhaitzak dituzten zelaietan, belarretan eta goroldiotan. Espezie hau ez da oso arrunta eta nahiago ditu lur buztintsuak.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Panama, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Brasil, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 554 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 135 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Clavulinopsis corniculata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]