Amanita codinae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita codinae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita codinae
Bertault, 1955

Amanita codinae Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Adituek oso estimatua eta bilatua.

Sinonimoa: Lepidella codinae, Amanita vittadinii f. codinae.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakotik zabaldura. Kapelaren azala zurixka edo arre argia, bereizgarria, ezkata piramidal handiz estalia.

Orriak: Estu, zuri-krema kolorekoak, zahartzean berdexka kolorea hartzen dute.

Hanka: Laburra, fusiformea eta sustrai antzekoekin, bolba falta du, baina ezkata eskuarrosekin estalia, ondoz ondoko eraztunak bezala. Mintzezko eraztun subapikalarekin, goitik zuria eta iluna azpitik.

Haragia: Zuria, zahartzean horixka.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Codinae epitetoa, Codina mediku katalanari eskainia, perretxikoa 1933an aurkitu zuen Maire mikologoak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanitak duen bolba tipikorik gabe, Agaricus generokoekin (txanoinoiak) nahas daiteke, eta zehazki, Agaricus campestris delakoarekin. Egia esan , espezie taxonomiko berezi baten aurrean gaude, bi generoen artean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazken hezeetan. Inoiz ez da kantitate handietan ateratzen. Ongarritutako edo simaurtutako belardietan eta basoen soilguneetan. Batzuetan landutako belardietatik gertu dauden areketan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Errusia, Himalaiako eremua.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 167 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Amanita codinae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]