Amanita valens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita valens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita valens
Bertault, 1980

Amanita valens Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amanita ponderosa delakoak baino kalitate gutxiago du.

Sinonimoa: Amanita lepiotoides f. valens, Amidella lepiotoides f. valens, Amanita ponderosa f. valens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran lau-ganbila; ertza soberakinekin eta errezelaren hondarren bidez apendikulatua, leuna eta ildaskatu gabea. Kapelaren azala zuri garbi kolorekoa, gero krema kolorekoa tonu arrosa arin batzuekin, zahartzean okre antzeko kolorekoak bihurtzen diren errezel orokorraren plaka zuriz estalia.

Orriak: Zurixkak, ertzean gorritzeko joerarekin.

Hanka: Laburra, zilindrikoa, fibriloso samarra, gainazal iletsuarekin edo ezkatadun samarrarekin. Eraztun gabe. Mintzezko bolba, motza, irekia, zuria baina lurrez zikindua.

Haragia: Trinkoa, zuria, ebakitzean apur bat gorritu egiten da.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pseudovalens aldaera, altuagoa eta sendoagoa da. Amanita ponderosa hegoalderago eta udaberrian agertzen da. Kontuz, ez nahastu Amanita zuri hilgarriekin, Amanita virosa eta Amanita verna.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Lurzoru hareatsuetan (ez oso sakona eta trinkoa, granitoa desegitean egina) pinuen eta arteen basoetan, estrepatan, penintsulako erdi-hego aldean, Amanita ponderosa baino iparralderago.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Turkia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 174 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Amanita valens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]